XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HAUR GORRA ZURE IKASGELAN Gomendio praktikoak: Atal honetan zeuen gelako lanaren laguntzarako zenbait oinarri gidabide bakarrik azaltzen ditugu.

1) Entzumen akatsik duena zuen gelan sartu aurretik, egoki da bere lagun izango direnen artean giro on bat sortzea.

Honetarako lehendabizi azaldu behar dena da haur gorra gainerako haurrak bezalakoa dela.

Argitu behar zaie entzuteko tresna baten premia duela beste batzuk ikusteko behar duten bezala.

Oharterazi behar zaie beren jarrerak gainerako haurrenganakoa bezalakoa behar duela izan gelako zereginetan eta jolasetan parte har dezan eta gainerakoen artean beste bat.

2) Entzumen akatsa duena zeure gelan egoera onean jarri behar duzu, ahalik eta informaziorik gehien jaso ahal dezan, bai maisuaren aldetik bai ikaslekideengandik.

3) Haur gorrari aurrez hitzegin behar zaio, astiro, eta ahozkatzea gehiegitu gabe, ezpainetan irakur ahal dezan eta esaten zaiona ulertu.

Esaldiak laburrak baina ongi egituratuak izango dira.

4) Galderarik egiten zaionean, ongi ulertu dituenaz ziurtatu behar da, berriro esanez edo aldatuz, errezago beregana ditzan.

Pertzepzio gorrerian ahotsa altxatzeak ez dio laguntzarik emango, arazorik oinarrizkoena ez baita soinuaren intentsitatea.

Hitzegiozu gelako gainerako haurrengana zuzentzen zaren ahots tonu berez.

Gaia aldatzean, saiatu haur gorrari jakin erazten, bestela galduta dago eta ematen ari zatzaizkion azalpenak, ez ditu ulertuko.

5) Idatzi erakutsiak eta laguntza gisa laburpenak, ikasgaien edukiez horniturik.

a) Idatzi ikasgaiak errazturik harbelean.

b) Eman galderak ahal bestetan idatzirik.

6) Gela arruntetan integraturik dauden haur entzumen akatsdun guztiek gutxi ala gehiago badute hiztegi bat.

Hura erabiltzea eta ugaltzea erraztu eta suspertu behar zaie.

Argi dagoen bezala, hizkuntza arloan dituzte arazoak: a) Zuk ulertzeko zailtasunik baduzu, berriro esan erazioizu.

b) Ez zaio haurrari bere ahozkatzeari buruzko oharrik egin behar.

Hobe da jaso eta ARANS-GUIko taldearekin hitzegitea.

c) Ez da sekula ahaztu behar haur gorrak hiztegi eta sintaxian zailtasunak dituela, bai ulertzeko garaian bai esaterakoan.

Gorrek ez dituzte guk entzuten ditugun soinuetako gehienak entzuten, eta entzuten dutena oker jasotzen dute, horregatik hizkuntza akatsez betea izaten dute eta ulerpena askotan okerra.